Kaixo denoi!
Nire blogarekin hasteko, argazki elkarrizketa bat dakarkizuet, non nire oroitzapen garrantzitsuenetako batzuk agertuko diren. Bertan Haur Hezkuntzan bizitako momentu batzuk agertuko dira eta nire irakasle izateko bokazioa nondik datorren azalduko dituzten hainbat arrazoi.
LEHENENGO ARGAZKIA:
Etxean zaharkiturik dauden album horietan begiratzean, txikitako argazkiekin topo egitean guztioi ateratzen zaigu irribarre txiki bat, nolakoak ginen, nortzuk ginen, zer egiten genuen… guzti horietan pentsatzen jarriz.
Argazki honen 3-4 urteko haurrak gara eta eskolako inauteri eguna ospatzen ari gara. Neskok iñudez jantziak gaude eta mutilak berriz artzainez. Urtero bezala hainbat kantu eta dantza ikasi genituen egun honetarako eta guraso eta familiakoei erakusteko garaia zen.
Bertan agertzen diren haurrak gaur egun nire lagun oso onak izaten jarraitzen dute eta horregatik gustatzen zait argazkia. Itziar, irakaslea, eta bere laguntzailea ere oso garrantzitsuak izan ziren adin hartan, amak beti gogorarazten didan bezala. Badakit, pixka bat ikasi ondoren, adin txikia daukagunean irakasleak garrantzi handia izaten duela geure bizitzetan eta horrela dela frogatu nuen.
Nire etorkizun “hurbil” batean, horrelako irakaslea izatea gustatuko litzaidake, gertutasuna, segurtasuna, maitasuna, interesa… demostratzen duen irakasle bat.
BIGARREN ARGAZKIA
Oroitzen naiz hainbat irteera egin genituela Haur Hezkuntzan, argazki honetan eta ondorengo argazkian islatuko den moduan. Irteera horietan, ez ginen herritik irteten baina hala ere intentsitate eta irrika handiarekin bizitzen nuen egun hura.
Aurreko egunean motxila preparatuz, hamaiketakoa, bazkaria eta bestelako “bazparekoak” jartzen zizkidan amak. Herria ezagutzeko aukera erraza izaten zen eta parkean igarotzen genuen jolasean.
Irakaslearentzat ere gauzak errazago izateko, hainbat laguntzailerekin joaten ginen, haur bihurri ugariekin ez baita erraza izaten.
Nire ustez, irteerak lagunen arteko harremanetan laguntzen du, eta oso aberasgarria izan daiteke haurraren bizitzan. Nire kasuan, Zumaia ezagutzeko aukera eskaini zidatela iruditzen zait, eta nik ere hori bultzatuko dudala ziur daukat.
HIRUGARREN ARGAZKIA
Aurreko oroitzapenarekin jarraituz, irteeretara soka bati helduak joaten ginela oroitzen dut. Soka hark segurtasuna eskaintzen zigun, denok batera, elkarrekin iritsiko ginela helmugara.
Segurtasunaz gain, irakaslearen autoritatea markatzen zigun; ilararen aurrean irakaslea edo bere laguntzailea joaten zen guri bidean gidatzen eta hori zen segurtasuna erakusteko beste bide bat, hain zuzen ere.
Autonomia hitza ere azpimarratu nahiko nuke irteerekin lotuta. Nork ez du pentsatu “helduagoa” dela gurasoengatik at bazkaldu ondoren? Etxera iritsi eta gurasoei kontatzen genien egun guztian zehar ikusi eta ikasitakoa eta dena jan genuela, bakarrik moldatu ginela… irteera baten osteko elkarrizketa izaten zen hura.
Nire etorkizunari lotuz, esan beharra daukat asko gustatuko litzaidakeela haurrekin horrelako esperientziaren bat bizitzea eta nire ezagutza, segurtasuna, eta mundua ezagutzeko beste hainbat irizpide ematea.
LAUGARREN ARGAZKIA
Hainbat gaitasun psikomotor garatzerako orduan lagundu zigun salto-gela, guztiengatik maitatua zen. Argazki hau hautatzearen zergatia imajinazioan, elkarri laguntzerako orduan… lagundu zidan gela haren oroitzapenen ondorio dela esan dezaket.
Denok dakigu zer nolako jostailuak, koltxonetak eta bestelakoak egoten diren horrelako geletan. Forma ezberdineko koltxonetak imajinazioan asko laguntzen digula iruditzen zait; etxe bat egiteko, denda bat egin eta bertan jolasteko, altura bat sortu eta salto egiteko… horregatik azpimarratu nahiko nuke irakaslearen paperean ere imajinazio ugari beharko dugula, gure haurrak egiten ari direna ondo ulertzeko.
Elkarri laguntzen ginen hainbat zailtasun gainditzerako orduan; elkarri animatuz txiri-bueltak emateko zailtasunak zituen haurrari beldurra gainditzen laguntzen genion.
Gela honetan irakasleak bezain garrantzi handia zuten nire ikaskideek eta hainbat beldur gainditzen lagundu zidaten. Gure lema nagusia minik ez hartu ez ematea zen eta askatasun ugari ematen zizkigun hark.
BOSGARREN ARGAZKIA
Askatasunaren onurak positibotzat joz, libre izateko aukera sentitzen genuen. Bertan igarotzen genuen ordutxoan aske ginen nahi genuenarekin jolastu, korrika egin, salto egin edota geure imajinazioa askatzeko.
Izerdia bota, irribarre egin eta negar ere egiten genuen gela barruan. Erori ostean altxatzen ikasi genuen. Oso gela interesgarria iruditzen zait Haur Hezkuntzako haurrentzat.
Geure burua esperimentatzeko gela oso egokia da, bakoitzak bere mugak eta bere ahalmenak ezagutzeko aukera ematen diguna.
SEIGARREN ARGAZKIA
Zenbat eta zenbat marrazki egingo genituen gure haurtzaroan zehar… lehenengoak mezu zehatzi gabekoak, geroago zerbait esateko nahiarekin; helburua beti ondo pasatzea zelarik.
Haur guztiei gustatzen zaigu edozein unetan marrazki bat egitea eta ni ere horrelako haur bat nintzen. Amak bazekien asko gustatzen zitzaidala horrelako lanetan aritzea eta horregatik ditugu etxean gordeta maitasun haundiarekin.
Nire ustez, haur bati asko laguntzen dio marrazkiak egiten aritzea, bere espresioa hobetzen, sentimenduak azaltzen eta beste hainbat gauzetan laguntzen baitu. Askotan pentsatzen dugu eskolan marrazkiak egin eta egin aritzen garela soilik, baina azpimarratu beharra dago horrek atzetik progresio bat dauka haurrarengan.
Horrexegatik jarri dut marrazki hau nire blogean, hain zuzen ere, etorkizunean irakasle moduan, asko baloratu behar dugulako haurrek egiten duten esfortzua ahalik eta marrazki ederrena egiten.
ZAZPIGARREN ARGAZKIA
Zazpigarren argazki honetan eskolan inauteri egunean egiten genuen beste jaialdi batean gaude. Urtero ezberdin mozorrotzen ginen kantu eta dantza berriak ikasiz. Dena irrika handiarekin preparatzen genuen eta geun bertan oso urduri sentitzen ginen guztiok. Asteak lehenago hasten ginen guztia prestatzen.
Argazkian bertan agertzen den bezala irakasleak ere honetan parte hartzen zuen, berak ere gogotsu prestatzen zituen kantu eta mozorro guztiak. Irakasleak izan nahi dugunontzat oso garrantzitsua iruditzen zait haurrekin beraiek egiten dutena gogotsu egitea umeak motibazio bat izan dezaten.
Amak beti esaten dit izugarri gustatzen zitzaidala egun hau, aurreko egunean familiako guztiei esaten niela niri ikustera joateko eta behin han ikusten nituenean lasaitasun osoarekin egiten nuela dantza.
ZORTZIGARREN ARGAZKIA
Lehen aipatu bezala asko gustatzen zitzaidan mozorrotzea eta hemen iñudez jantzia nago. Argazki hau aiton-amonen etxeetan ezarria dut koadro batean eta esango nuke horregatik gustatzen zaidala hainbeste, maite didatenen etxean oroitzapen gisa dagoelako.
Nire argazki hau publikatzearen arrazoi nagusia hori izan arren, aipatu beharra daukat eskolarekin lotzen dudala argazkia eta horregatik ere gustatzen zaidala.
Irakasle izateko bokazio handi hau txikitatik datorkidala azpimarratuz, esan dezaket nire ustez, eskolara hain gustura joatearen ondorioetako bat izan daitekeela. Izan ditut beste irakasle ez hain adeitsuak eta beste haurrek horrelakorik ez izatea gustatuko litzaidake, horregatik nire ametsa irakasle goxo bat izatea da eta haurrak eskolara irribarre handi batekin sartzea.
BEDERATZIGARREN ARGAZKIA
Geure txikitako mantala. Nork ez ditu oroitzapenak mantalarekin? Kolore eta marrazki ezberdinetako mantalak genituen gelakide bakoitzak, pertxeroan zintzilik izaten zirenak ostiral arte.
Ostirala iritsi bezain pronto etxera eramateko garaia heldu zela bagenekien, hainbeste gustatzen zitzaigun mantala garbitzeko. Ia beti jantzita ateratzen ginen, korrika, kantuan, ostirala heldu zela azpimarratuz.
Mantal batek arropa ez zikintzeaz gain, beste hainbat esanahi ere badituela iruditzen zait. Irakaslea eta bere laguntzailea ere mantalarekin joaten ziren beti. Orain mantal bat ikusten dudan bakoitzean goxotasuna transmititzen dit. Esan dezaket hori irakasleak ematen zigun maitasunaren ondorioetako bat dela.
Denok dakigu Haur Hezkuntzan irakaslearen papera beste adin guztietan baino garrantzitsuagoa dela, ia gure ama bezala ikusten dugu irakaslea, eta berak ere mantala janzteak hori islatzen zidan.
HAMARGARREN ARGAZKIA
Azken argazki hau Haur Hezkuntzako azken urteko irteera batekoa da. Nire bizitzan garrantzitsuenak izan diren gelakide eta baita lagunen argazkia. Nahiz eta orain lagun askoz ere gehiago izan eta horiek ere maite, guztiok oroitzen gara gure lehenengo aurrerapausoak konpartitu genituen pertsona haietaz. Elkarrekin bizipen eta ikaste infinitu bizi izan ditugu. Askotan pentsatzen dut ni naizena beraiengatik ere banaizela.
Adin horretan eskola gure bigarren etxea bezala bihurtzen da, konfiantza oso dugu elkarrengan eta batez ere irakaslearengan. Argazkiko irakaslea inoiz ahaztuko ez dudan irakaslea da. Bereziki maite genuen irakaslea da eta oraindik ere kalean berarekin topo egiten dudanean irribarre handi bat marrazten zait aurpegian.
Ausartuko nintzateke esatera nire bokazioa hau horrelako irakasleak izateagatik datorrela, hau da, niretzat eredu gisa izan da. Berak transmititzen zidana transmititzea gustatuko litzaidake nire haurrei eta haurrak nirekin ni berarekin bezain gustura aritzea gelan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario