jueves, 11 de febrero de 2016

IRUDIEI BURUZKO HAUSNARKETA

Kaixo guztioi!
Gaurkoan klasean egindakoaren hausnarketatxo bat egitea tokatu zaigu. klasean Curriculumaren inguruan hitz egin genuen eta gero argazki batzuk ikusi eta komentatu genituen guztion artean.          Lau curriculum mota ikusi genituen; curriculum ezkutua (curriculum ofizialeran agertzen ez dena), formala edo ofiziala (adostua dagoen curriculuma), nuloa (onartua ez dagoena) eta azkenik erreala (klasean ematen dena). Ezberdintasun teorikoak alde praktikoan jartzeko, argazki batzuk lotu genituen bizitza errealarekin; besteak beste, sexismoaren gaiari lotuz.         Argazki askok eraman zidaten pentsaraztera; baina, batez ere, hainbatetaz hitz egitea gustatuko litzaidake.


         Haurrak eskolan hasten garenean, ezberdintasun batzuekin sartzen gara, bakoitzak bere pentsatzeko edo gauzak ulertzeko modua daukagu, eta nire iritziz eskolan ezberdintasun horiek potentzializatu beharrean, denak berdin pentsatzera behartzen gaituzte.


         Aipatu beharra dut ere, nire iritziz, gobernuak garrantzi gehiago ematen diola beraien ideologietara egokitzen den hezkuntza bati, benetan ikasleek behar duten hezkuntzari baino. Irudi honetan ikusi dezakegu etorkizun batean gizon-emakume batzuen elkarrizketa. Elkarrizketa honetan garbi ikusten da gobernuak eta beraiek zeri ematen dien garrantzia eta zergatik.
        

        
Hirugarren argazki honetan ikusten dugu irakasleak askotan ere kontraesanetan erortzen direla. Umeari behartzen dio ideia bat ( biolentoa ez izaten) eta irakaslearen jarrera bera ere biolentoa da hain zuzen ere. Hau gure egunerokotasun batera eramanez, adibide gisa esan dezaket, irakasleak askotan garrasika esaten digute ezin dugula garrasika hitz egin.

Azkeneko argazki honi buruz hitz egitea ere gustatuko litzaidake. Bertan ikusten dugu haur batzuk “alfabetoa” irakurtzen ikasten ari direla eta orden egokian egon beharrean atzetik esanahia duen orden batean ari direla ikasten.

Hau gure eskola eremuetara eraman ezkero, aipatu dezakegu irakasleak nahi gabe ere, beraien ideologia edo ikasteko moduak ezartzen dizkigutela eta oso zaila dela irakaslea zuzen-zuzen bat izatea; hala ere, horrelakoak ez egiten saiatu behar dugu. Ikasleoi ezin diegu guk pentsatzen duguna zeharka ikastera eraman. Adibide gisa esan dezakegu haur bat irakurtzen ikasten hasten denean, irakurtzen ari den horrek esanahi bat izatea atzetik.

Argazki guzti hauek azaldu ostean, esan dezaket hilak 5eko klaseak pentsatzera eraman zidala. Oso interesgarria izan zen iragarki edota bestelako adibide batzuekin gure eskola eremura eramatea kasuak. Gizarte honetan haurrak gehien ikasten eta denbora pasatzen duten lekua eskola baita, eta bertan pentsatzen ikastera bultzatu behar diegu, hainbat balore irakatsi eta beraien iritzi propioa izatera bultzatu.

         

No hay comentarios:

Publicar un comentario