jueves, 12 de mayo de 2016

NIRE BLOGAREN BILDUMA

Arratsaldeon irakurleok!     
Blog honi amaiera emateko ordua heldu zait eta horretarako nire sarrera guztiei buruz azken sarrera bat egitea egokitu zaigu. Badira jada hamar publikazio inguru nire bloga sortu nuenetik eta espero dut asko gustatu eta ikasi izana.

Guztien errepasoarekin hasi aurretik, eskerrak ematea gustatuko litzaidake nire bloga irakurri eta komentarioren bat egin didazuen guztioi. Irakasgai honekin besteen lanak ikusiz ikasteaz gain, klasean ere hainbat atal ezberdin landu ditugu, hain zuzen ere, lauhileko honetan publikatzen joan naizen atalak.

            Blogari hasiera interesgarri bat emateko, bakoitzak berari buruz idatzi behar izan genuen, nor garen, zergatik gauden hemen….

Nire informazioa ematen jarraitu nuen hurrengo sarreran ere, hau da, gure txikitako hainbat argazki hartu eta komentatu nituen. Zergatik aukeratu nuen argazki hura, zer ekartzen zidan gogora, nolako irakaslea izan nahi dudan, zergatik.

 Behin irakurleak gutaz gehiago jakin ostean, nire bloga gehiago interesatuko zitzaiela pentsatu eta gogotsu ekin nion Didaktika Orokorretako klasean emandakoak publikatzeari. Gure lehenengo klaseak teorikoak izan zirenez, Begoñarekin aritu ginen lanean. Bertan bi saio igaro genituen, lehendabizi irudi batzuen inguruan gogoeta bat  egiten eta gero esaldi batzuen inguruan..

Hurrengo hausnarketari ekiteko, Curriculum ezberdinei buruz hitz egiten aritu ginen eta informazio gehiago edukitzeko, irakurgai bat ere irakurri genuen, ondoren, lehengo eta oraingo Curriculumen ezberdintasunei buruz hitz egin ahal izateko. Bertan lau Curriculum mota ezberdindu genituen, baita horiek gure txikitako argazkietan zeharka islatu ere. Ezberdintasunei dagokienez, esan beharra dago, ez nituela asko topatu. Gobernuak bere interesen arabera egokitzen dituela Curriculumak (LOMCE-ren kasua adibidez), baina, EAEn Heziberriren Dektretua dela medio, hainbat pribilegio ditugula eta horiei esker, gure modura eraldatu dezakegula Curriculuma ehuneko handi batean.

Nire ondorengo sarrera, Curriculumaren zehaztapen maileiburuzkoa izan zen hain zuzen ere.  Bertan, klasean egindako taula bat konpartitu nuen zuekin. Taulak Curriculumaren 4 maila eta bakoitzeko hainbat ezaugarri zituen, besteak beste: dokumentuaren izena, definizioa, izaera, adibidea…. Eta taulari hori burutzeko hainbat testu irakurri genituela ere aipatu beharra dago: Sarramona eta Acaso eta Nuere (2005).

Otsailak 26ko klasean aurkezpenak izan genituen eta bertan informazio ugari jaso genuen gure blogean konparaketa bat egin ahal izateko. Aurkezpenetako gai nagusiak Globalizazioa eta Ikaskuntza Esanguratsuak izan ziren. Nire taldeari (kolore bixi) Globalizazioaren gaia egokitu zitzaigun adibidez.

Aurkezpen guztiekin amaitu eta metodologiaren atalari eutsi genion hurrengo klaseetan. Lehendabizi, Diziplina Arteko ProiektuetanOinarritutako Metodologiarekin ekin genion gure klaseari. Klase teorikoa izan zen hura, eta Begoñak gaia azaltzerako orduan hainbat adibide erakutsi zizkigun, besteak beste, nire blogean publikatu nituenak: egutegi bat eta futbolaren inguruko hiztegi bat.

Metodologiekin jarraitzeko, Txokoetan OinarritutakoMetodologiari buruz hitz egiten aritu ginen. Klase honetan, bakoitzak Lan modularra osatzeko bisitatu zuen eskolari buruz hitz egin genuen. Bakoitzak bere esperientzietatik hainbat adibide jarri genituen, honela, txokoetan oinarritutako metodologia hobeto ulertuz. Adibide gisa: matematika txokoa, irakurketa txokoa, plastika txokoa… jarri genituen.

Blogarekin amaitzen joateko, irakurgai batzuek irakurri ostean, hiru metodologien arteko ezberdintasun nabarmenenak idatzi genituen. Tailerrak, Decroly eta Proiektuen metodoa izan ziren alderatutako metodologiak. Ezberdintasunak nabarmentzeko, hainbat ezaugarri nabarmendu genituen, besteak beste: irakaslearen rola, ikaslearen rola, ebaluazioa, denboraren antolakuntza…

Nire blogeko azken entrada gure Unitate Didaktikoa izan zen. Azken saioetan UD bat egiten aritu gara eta bertan ikasgaian ikasitakoarekin bat etorriz, gure programa bat sortu dugu. Guk aukeratutako gaia Gure hiria izan zen eta horren inguruan 7 saio antolatu. Saio bakoitzean azpigai bat irakatsiko dugu, adibidez, gastronomia,  kultura….Honela beraien hiriari buruz gehiago jakin dezaten. 

Plazer bat izan da nire bloga sortzea eta zuekin konpartitzea Didaktika Orokorreko klasetan eginiko guztia.

Eskerrik asko irakurri eta komentatu nauzuten denoi! Hurren arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario