jueves, 12 de mayo de 2016

NIRE BLOGAREN BILDUMA

Arratsaldeon irakurleok!     
Blog honi amaiera emateko ordua heldu zait eta horretarako nire sarrera guztiei buruz azken sarrera bat egitea egokitu zaigu. Badira jada hamar publikazio inguru nire bloga sortu nuenetik eta espero dut asko gustatu eta ikasi izana.

Guztien errepasoarekin hasi aurretik, eskerrak ematea gustatuko litzaidake nire bloga irakurri eta komentarioren bat egin didazuen guztioi. Irakasgai honekin besteen lanak ikusiz ikasteaz gain, klasean ere hainbat atal ezberdin landu ditugu, hain zuzen ere, lauhileko honetan publikatzen joan naizen atalak.

            Blogari hasiera interesgarri bat emateko, bakoitzak berari buruz idatzi behar izan genuen, nor garen, zergatik gauden hemen….

Nire informazioa ematen jarraitu nuen hurrengo sarreran ere, hau da, gure txikitako hainbat argazki hartu eta komentatu nituen. Zergatik aukeratu nuen argazki hura, zer ekartzen zidan gogora, nolako irakaslea izan nahi dudan, zergatik.

 Behin irakurleak gutaz gehiago jakin ostean, nire bloga gehiago interesatuko zitzaiela pentsatu eta gogotsu ekin nion Didaktika Orokorretako klasean emandakoak publikatzeari. Gure lehenengo klaseak teorikoak izan zirenez, Begoñarekin aritu ginen lanean. Bertan bi saio igaro genituen, lehendabizi irudi batzuen inguruan gogoeta bat  egiten eta gero esaldi batzuen inguruan..

Hurrengo hausnarketari ekiteko, Curriculum ezberdinei buruz hitz egiten aritu ginen eta informazio gehiago edukitzeko, irakurgai bat ere irakurri genuen, ondoren, lehengo eta oraingo Curriculumen ezberdintasunei buruz hitz egin ahal izateko. Bertan lau Curriculum mota ezberdindu genituen, baita horiek gure txikitako argazkietan zeharka islatu ere. Ezberdintasunei dagokienez, esan beharra dago, ez nituela asko topatu. Gobernuak bere interesen arabera egokitzen dituela Curriculumak (LOMCE-ren kasua adibidez), baina, EAEn Heziberriren Dektretua dela medio, hainbat pribilegio ditugula eta horiei esker, gure modura eraldatu dezakegula Curriculuma ehuneko handi batean.

Nire ondorengo sarrera, Curriculumaren zehaztapen maileiburuzkoa izan zen hain zuzen ere.  Bertan, klasean egindako taula bat konpartitu nuen zuekin. Taulak Curriculumaren 4 maila eta bakoitzeko hainbat ezaugarri zituen, besteak beste: dokumentuaren izena, definizioa, izaera, adibidea…. Eta taulari hori burutzeko hainbat testu irakurri genituela ere aipatu beharra dago: Sarramona eta Acaso eta Nuere (2005).

Otsailak 26ko klasean aurkezpenak izan genituen eta bertan informazio ugari jaso genuen gure blogean konparaketa bat egin ahal izateko. Aurkezpenetako gai nagusiak Globalizazioa eta Ikaskuntza Esanguratsuak izan ziren. Nire taldeari (kolore bixi) Globalizazioaren gaia egokitu zitzaigun adibidez.

Aurkezpen guztiekin amaitu eta metodologiaren atalari eutsi genion hurrengo klaseetan. Lehendabizi, Diziplina Arteko ProiektuetanOinarritutako Metodologiarekin ekin genion gure klaseari. Klase teorikoa izan zen hura, eta Begoñak gaia azaltzerako orduan hainbat adibide erakutsi zizkigun, besteak beste, nire blogean publikatu nituenak: egutegi bat eta futbolaren inguruko hiztegi bat.

Metodologiekin jarraitzeko, Txokoetan OinarritutakoMetodologiari buruz hitz egiten aritu ginen. Klase honetan, bakoitzak Lan modularra osatzeko bisitatu zuen eskolari buruz hitz egin genuen. Bakoitzak bere esperientzietatik hainbat adibide jarri genituen, honela, txokoetan oinarritutako metodologia hobeto ulertuz. Adibide gisa: matematika txokoa, irakurketa txokoa, plastika txokoa… jarri genituen.

Blogarekin amaitzen joateko, irakurgai batzuek irakurri ostean, hiru metodologien arteko ezberdintasun nabarmenenak idatzi genituen. Tailerrak, Decroly eta Proiektuen metodoa izan ziren alderatutako metodologiak. Ezberdintasunak nabarmentzeko, hainbat ezaugarri nabarmendu genituen, besteak beste: irakaslearen rola, ikaslearen rola, ebaluazioa, denboraren antolakuntza…

Nire blogeko azken entrada gure Unitate Didaktikoa izan zen. Azken saioetan UD bat egiten aritu gara eta bertan ikasgaian ikasitakoarekin bat etorriz, gure programa bat sortu dugu. Guk aukeratutako gaia Gure hiria izan zen eta horren inguruan 7 saio antolatu. Saio bakoitzean azpigai bat irakatsiko dugu, adibidez, gastronomia,  kultura….Honela beraien hiriari buruz gehiago jakin dezaten. 

Plazer bat izan da nire bloga sortzea eta zuekin konpartitzea Didaktika Orokorreko klasetan eginiko guztia.

Eskerrik asko irakurri eta komentatu nauzuten denoi! Hurren arte!

GURE HIRIA (UNITATE DIDAKTIKOA)

Kaixo irakurleok!

Badira aste batzuk gure unitate didaktikoarekin lanean ari garela.  Gure hiria gaia aukeratu genuen interesgarria iruditzen zitzaigulako haurrek beraien hiriarekiko ezagutza handitzea. Donostiako Zurriola Ikastolako 5 urteko haurrei zuzendutako Unitate Didaktikoa da guk proposatzen duguna, iruditzen baitzaigu aukera ona dela gai hau beraiekin lantzea.
Hona hemen gure Unitate Didaktikoa.

Egin dugun lan honen inguruko aurkezpena aurrera eraman ahal izateko Power Point bat egin genuen gure jarduerak besteei azaltzeko eta denon iritziak elkar trukatzeko.



lunes, 18 de abril de 2016

METODOLOGIA EZBERDINAK

Kaixo neska mutilok!
Gaurkoan hiru metodologia ezberdin azaltzea tokatzen zaigu: Tailerrak, Proiektuetan Oinarritutako Metodologia eta Decroly. Metodologia bakoitzean honako puntu hauek aztertuko ditugu: irakaslearen rola, ikaslearen rola, gurasoen rola, denboraren antolakuntza, espazioaren antolakuntza, ebaluazioa eta helburuak.


TAILERRAK 4-5 URTEKOENTZAT


  • Irakaslearen rola: ez du klasea zuzentzen, eta irakasleak laguntzaile bat dauka.
  • Ikaslearen rola: hasieran lan indibiduala, gero bateratze lana eta azkenik beriak egin duten lana azaltzen die ikaskide guztiei.
  • Gurasoen rola: ez du aipatzen
  • Denboraren antolakuntza: 45 minutu ( beti ere flexibleak)
  • Espazioaren antolakuntza: Gela guztian zehar


  • Ebaluazioa: irakasleak haurrak erreparatzen ditu eta erregistro batean idatzi. Haurrei ebaluaketa zuzen bat egiteko orri batean bakoitzaren izena, erabilitako materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen zutabeak bereizten dira. Tailerraren ebaluaketarako aldiz, ipuina eta arazoa ea egokiak ziren ebaluatu behar dira
  • Helburuak: arazo matematikoen aurrean soluzio bat bulatzea,nahi duten materiala erabiliz
TAILERRAK 4-5, 5-6 URTEKO UMEEKIN


  • Irakaslearen rola: Irakasle bakarra dago, honek ematen dio hasiera klaseari arazo bat planteatuz eta hortik aurrera ez du klasea zuzentzen, soilik behatzailea da. Ume batek arazoren bat izatekotan pixka bat laguntzen dio, umea berriro kokatzeko.


  • Ikaslearen rola: Gehienetan indibidualki egiten dute lan, baina badaude ume batzuk batzuetan taldetan elkartzen direnak. Klase amaieran, denen aurrean azaltzen dute nola iritsi diren arazoaren emaitzara.


  • Gurasoen rola: ez du aipatzen,


  • Denboraren antolakuntza: ez du aipatzen.


  • Espazioaren antolakuntza: Gela osoa erabiltzen dute baina badago gelan txoko zehatz bat lana egiteko.


  • Ebaluazioa: Umeak erabilitako orriak jasotzen dira, argazkiak egiten dituzte, bideoak grabatzen dituzte, konbertsazioak grabatzen dituzte, ume bakoitzaren erregistro-orriak jasotzen dituzte eta saioa egiten duten bitartean irakasleak apunteak hartzen ditu.


  • Helburuak: arazo matematikoei soluzio bat bilatzea, nahi duten materiala erabiliz. Horrez gain, arrazonamendua, komunikazioa, argudiaketa eta azalpena nola eman garatzen dituzte.


PROIEKTUEN METODOA


  •  Irakaslearen rola
Proiektua aurrera eramateko, irakaslea etengabeko kontaktuan egongo da gurasoekin, hauen laguntza beharrezkoa izango baita proiektua ondo burutzeko. Haurrek aldez aurretik dituzten ideien inguruko ikerketa egingo dute, eta gainera, ikasle bakoitzak izango dituen karpetak prestatuko dituzte. Aipagarria da ere, edozein momentutan, haurrak proiektua burutzean, aurki dezakeen edozein arazori aurre egiten laguntzeko egon beharko dela. Bestetik, proiektua aurrera eramaten diren heinean, agertzen diren hitz “teknikoak” lantzeko ere aprobetxatuko dute.


  • Ikaslearen rola: Norberak bere liburuxka osatzea denez azken helburua, norberak bere lana egin beharko du. Baina ondoren, beste gelakideekin egindako lana partekatzea garrantzitsua izango da ere.


  • Gurasoen rola: Lehenago aipatu bezala, gurasoen laguntza beharrezkoa izango da proiektua burutzerako orduan, haurrak erantzun ezin ditzakeen ideiak erantzuteko laguntza beharko baitugu.


  • Denboraren antolakuntza: Ez du aipatzen


  • Espazioaren antolakuntza: Ikasle bakoitzak bere karpetatxoa izango duenez, bertan joango dira beraien liburuxka osatzeko behar izango duten informazioa sartzen. Baina bestetik, ikasleak ikasgelara ekarriko duen informazio gehigarria jartzeko txoko bat osatzen joango dira guztein artean, eta bertan etxetik ekarritako edozein liburu, entziklopedia edo informazio jartzen joango dira.


  • Ebaluazioa: Lehen ebaluazio gisa, albuma bera osatzea hartuko dute. Ondoren, ondokoak aztertuko dituzte (eskola eta familia)modu honetan: haur guztiek galdera guztien erantzunak ekarri ore dituzten eta kontakizunak garaiz ekarri dituzten, inor prozesutik kanpo gera ez dadin.


Azkenik, tutoreak honako hiru puntu nagusi hauek aztertu beharko ditu: lehenik eta behin, prozesuan zehar sortu diren eskaera, informazio etasentimenduei erantzun egokia emateko gaitasuna izan duen; ondoren, zailtasun-maila anitzak behar bezala mailakatu dituen, prozesua trabatuta geratu den edota arin eta arazorik gabe garatu oten den; eta azkenik, haur bkoitzak maila kontzeptualen edota lanerako lanabes diren irakurketa eta idazketaren menderakuntza-mailan lorturiko ikaskuntza zehatzak ziurtatuko ditu.


Hiru puntu hauez gain, honao ebaluazio irizpidea azpimarratzen du: ea proektua bukatu ondoren, haurren beraien buruaz gehiago dakiten eta familietako esperientzia desberdinei eta jaiotzea eta izateak osatzen duten misterio horri buruzko elkarrizketa maturaltasunez eta lasaitasunez bideratzeko gai izan diren.

  • Helburuak: Lau helburu nagusi finkatu dituzte irakasleen artean:
            -  Haur bakoitzaren familia-errealitatea eta esperientziak hobeto ezagutzea
          -Taldearen bizitza aberastea, esperientzien eta familia.inguruneen aniztasuna ezagutuz eta         onartuz
       -Tutoreak gure ikasgeletako aniztasunera hurbiltzea eta aniztasun hau hobeto ulertzea, honela erantzunak ematen ikasteko
            - Familien eta eskolako jardueren arteko harreman estuagoa ezartzea
Bestetik, zenbait helburu pedagogiko ere finkatu diztuzte, besteak beste: irakurketa, idazketa, lan-tresna eta gaitasunen-lorpena, arreta eta logikarantz hurbilduko dituzten helburuak garatu nahi dituzte.
Gainera, haremanen mundua indartu nahi dute ere, balio afektiboak sakonduz.


DECROLY-REN METODOA: Interesguneak
Helburu nagusia haurrari egiten ari dena ulertzea eta bere burua neurtu dezan irakastea da.

  • Irakaslearen rola: interesguneak aukeratzeko orduan bereziki egokiena da haurren beharrak zeintzuk diren jakitea eta zein egoera sozialetan mugitzen diren ikustea. Aukeratzen ditugun gaiak behar ezberdinak erantzun behar dituzte. Esaterako, bazkariak, jolasak, erosi/saldu, oporrak, familia, garraioak, herriko festak… Guzti hauek haurren behar sozial, emozional eta intelektualean lagundu dezakete. Beraz, irakasleek haurren beharrak zeintzuk diren kontuan izango du beti. Honez gain, aipatu behar da Irakaslegoa aktiboa izan behar dela, imaginazioa eta sormena izan behar ditu eta guztiaren gainetik haurrak maitatu behar ditu, horretarako etengabe formatzeko (psikologian eta zientzietan) gogoa izanaz. Horrez gain, espresatzeko gaitasuna eta ordena eta disziplinaren zentzua izan behar ditu.


  • Ikaslearen rola: aktiboa izango da, parte hartze etengabea izango du. Lantzen diren gaiak beraien interesen araberakoak izaten direlako eta interes handia dutelako hortaz gehiago jakiteko. Haurren kolaborazio etengabekoaren bidez hainbat operazio eta aktibitate burutuko dituzte.
  • Gurasoen rola: beharrezkoa izango da beraien parte hartzea ikasleen interesa ere etxean landu dezaten, eta beraien ekarpenak kontuan hartzeko ere.
  • Metodoaren faseak:


Behaketa: haurraren esperientzi sozial, familiarra eta eskolarekin erlazioa izan behar dute.
    • Zuzena: irakasleak haurren parte hartzea bultzatuko du, hau da, etxetik interesgunean landuko dutenaren gaiaren inguruak materiala eramatea (landareak, animaliak…). Irudi finkoak eratzen dituzte buruan.
    • Zeharka: interesguneak azterketa egiteko aukerarik ematen ez duenean. Kasu honetan, maketak, filmak, argazkiak, planoak… erabiltzen dira.


Asoziazioa: fase honetan ikaslea iristen da landu duten gaia analizatzera, erlazionatzera eta sistematizatzera aztertu duten errealitatearekin.
    • Espaziala: fase honetan ikasleari laguntzen zaio
      • Egoera eta norabidea: lantzen diren objektuak lokalizatzea eta izendatzea (goran-beran, gertu-hurrun, aurrean-atzean, eskubi-ezker…).
      • Forma eta tamaina: deskribapena (handia-txikia, borobila-karratua, luzea-motza, mehea-lodia…).
    • Denborazkoa:
      • Segida: lehen-orain, atzo-gaur-bihar, iragana-oraina-etorkizuna.
      • Iraupena: asko-gutxi.
      • Aldiberekotasuna: denbora berdinean gertatzen diren egoerak.


Guzti honek ikasleari lagunduko dio aurreratzen konparazio eta deskribapen zehatzagoak egiteko aukera izango du.
Erabili daitezken galderak: animaliak azkarrak edo mantsoak dira?, zenbat denbora bizi daitezke animaliak?...
  • Kausazkoa: haurren interesa pizteko honelako galderak egin ditzazkegu, zer egiten dute animali hauek? Zergatik?, Zer da gehien interesatzen zaizuna? Zergatik?..., Zer?, Nola?
  • Erabilera eta lana: lantzen diren elementuen erabilpena zein den ezagutzea, gizaki eta baliabide artean dagoen erlazioa zein den ohartzea. Egin daitezken galderak. honako hauen izango ziren: zeinek zaintzen ditu animaliak?, nola egiten dute?, zer behar dute?, animaliek laguntzen al dute gizakiari?...
  • Etikoak,moralak eta sozialak: jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen laguntzea, arauen beharra… Nola tratatzen ditugu eta nola tratatu behar ditugu?
Espresioa: linguistikoa, matematikoa, gorputzekoa, plastikoa eta musikala. Haurraren pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzen du, aurrera egin behar da espresio bideetan.


  • Espazioa eta denboraren antolakuntza:
    • Hamabost urte bitarteko eskolak eremu natural batetan kokatuta egon behar du, haurrek ingurunearekin harremana izan dezaten.Eskolak ikasle kopuru mugatua  izan mugatua izan behar du eta komenigarria da sexu eta adin desberdinetako haurrak egotea.
    • Ikasgeleek laborategi edota tailer txikiko egitura izan behar dute, ez auditorio modukoa.
    • Zailtasunak dituzten haurrak beste ikasgela berezi batean taldekatu behar dira, non irakasle aditu batek aurreratzen lagunduko dien.
    • Hizkuntzaren teknikak eta kalkuloa goizez landuko dira eta hauek jolasen bidez landuko dira. Goizeko beste orduetan haurrek beste hainbat ariketa burutuko dituzte: obserbazioa, konparazioa, asoziazioa, marrazketa eta eskulanak, kantua, jolasak…  Irakasleak haurren interesen arabera jokatuko du.
    • Arratsaldeetan eskulanak eta atzerriko hizkuntzak landuko dira, eta hainbat goizetan bisitak eta txangoak egingo dira.
        Haurrari egiten ari dena ulertzea eta bere burua neurtu dezan irakastea da helburua.


  • Ebaluazioa: ez du aipatzen.


miércoles, 16 de marzo de 2016

TXOKOETAN ANTOLATUTAKO METODOLOGIA

Arratsaldeon neska mutilak! Gaurkoan martxoaren 14ean klasean hitz eginikioari buruz idatziko dizuet. Bertan txokoei buruz hitz egin genuen eta bakoitzak bere ideia, esperientzi eta galderak guztiekin konpartitu genituen. Orain dela aste batzuk taldeka eskoletara bisitak egin genituen bertako klaseak nolakoak diren jakiteko, eta bertan txokoak ikusi genituen, honela klasean hitz egindakoari buruz ideia "praktiko" bat izateko.

Txokoetan Antolatutako Metodologiak, izenak dioen bezala, txokoetan lan egitera bultzatzen ditu haurrak. Haur eskoletan txoko ezberdin ugari topa ditzazkegu, besteak beste; eraikin txokoa, matematika txokoa, ipuinen txokoa, plastika txokoa... Metodologia honetan haurrak denbora ezberdina pasatzen dute txoko ezberdinetan. 

Txoko ezberdinetan bakoitzean ere irakasleak paper ezberdina joka dezake. Batzuetan inplikazio handiagoa izango du haurrekin, beraien jakin mina pizteko edo, eta besteetan aldiz, haurrek askatasun gehiago izango dute nahi dutena egin eta beraien imajinazioa garatzeko. Irakasleari buruz ere esan dezakegu, haurrak behatzeko lana ere baduela, hau da, haur bat egunero txoko berdinera joaten bada, beste txoko batera gonbidatu beharko luke txoko horrekiko interesa eta garrantzia azpimarratuz adibidez. Txoko bakoitzari dagokion denbora ere eskola bakoitzak arautu dezake. Eskola batzuetan txoko bakoitzean haurrek denbora berdina igarotzen dute, eta beste eskola batzueta aldiz, ikasleen interesen arabera aldatzen dituzte txokoak.

Txokoak antolatzeko era ezberdinak daude eta eskola bakoitzak bere metodologia izan ohi du. Klasean bakoitzaren esprientzitatik adibide ugari atera genituen. Lehenengo adibide gisa, klase bakoitza txoko ezberdin bat zela ikusi genuen, hau da, eskolako gela bakoitzak material eta egiteko gauza ezberdinak dituela. Bigarrenik, gela bakoitzean txoko ezberdin ugari egotearen ideia atera zen, hau da,  lau edo bost txoko desberdinetan banatzen zen ikasgelako antolakuntza. 

Amaitzeko, Txokoetan Antolatutako Metodologiarekin guztiz bat natorrela azpimarratu nahi du. Nire ustez, haurrek beraien gaitasun, askatasun, galdera eta interesen arabera ideia ugari ikas ditzazkete. Irakaslearen inplikazio maila ezberdinek ere haurren autonomia lantzen laguntzen dute eta hori ere guztiz egokia iruditzen zait. 





sábado, 12 de marzo de 2016

DIZIPLINA ARTEKO PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Arratsaldeon denoi! Gaurkoan martxoarean 7an klasean landutakoari buruz hitz egingo dizuet. Bertan denon artean hainbat ideiei, proiektuei eta gure zalantzei buruz hitz egin genuen, hainbat ondorioetara iritsiz. 

Gaia lantzeko irakasleak hainbat adibide jarri zizkigun, besteak beste: haurrak beraien egutegi propio bat sortzea eta futbolaren inguruan hitz egitea hiztegi bat sortuz; bi adibide hauen helburu nagusia ikaskuntza esanguratsu eta globalizatua izatea delarik.

Egutegiaren adibideari eutsiz, ikasgelan haurren jakintzak abiapunu izanik beraien egutegi propioa sortu eta etxera eramateko prestatzen aritu ziren. Bertan beraien hasierako helburuetako bat erabilgarria eta denek ulertzeko modukoa izatea zen, eta hortik abiatu ziren. Zenbakiak beltzez eta jaiegunak gorriz, hilabeteen izenak gelako pertsonen nazionalitate guztiak kontuan hartuz... Honela, dibertsitatea errespetatu eta zeharka hainbat gauza ikasiz joan ziren haurrak. 

Bigarren adibidean, haurren interesa futbola zela ikusiz, irakasleak horren inguruan hiztegi bat sortzeaen ideia izan zuen, eta horrela egin zuten. Ikasleak futbolaren inguruan zekitenari buruz hitz egiten hasi ziren eta horrela hainbat hitz atera ziren hiztegian jartzeko eta  hitz batzuk inglesetik zetozela ohartu ziren. Horrela, zeharka hainbat ikaskuntza egin zituztela esan dezakegu, inglesa eta matematika besteak beste.
  
Proiektu hauek oso baliotsuak izan ziren haurren ikaskuntzarako. Bertan, irakaslea zen jakituria sustatzen zuena, baina, ez zuen esku-hartze handia izaten, hau da, gidaria zen soilik. Behatzailearen papela ere bazuen, esate baterako, haurren interesak zein ziren ohartzea eta prozesua baloratzea. 

Honekin batera, esan dezakegu familien parte hartzea ere bultzatzea lortu zutela, jakin badakigu eta oso garrantzitsua dela, batez ere Haur Hezkuntzan, eskolek gurasoekiko duten harremana handia izatea. Adibide gisa jar dezakegu, egutegiaren hilabeteak nazionalitate ezberdinekoek etxetik ekarri zituztela papel batean gurasoek idatzita. 

Amaitzeko, proiektu hauek oso interesgarriak iruditu zitzaizkidala azpimarratu nahi dut. Ikasleen motibazioa sustatzen dutela eta ikasteko gogoa sustatu. Haurren interesak abiapuntu izateak onura izugarriak ekar ditzake eta aipatutako bi apuntuak har ditzazkegu adibide garbi gisa. Metodologia honen abantaila anitzak ikusiz, egokia iruditzen zait martxan jartzea horrelako proiektuak.


jueves, 10 de marzo de 2016

GLOBALIZAZIOA ETA IKASKUNTZA ESANGURATSUAK

Arratsaldeon guztioi! Gaurkoan otsailak 26an klasean egin genituen aurkezpenei buruz hitz egingo dizuegu, gai nagusiak Globalizazioa eta Ikaskuntza Esangurtsuak direlarik. Horretarako talde desberdinetan antolatu ginen, bakoitzak gai bat jorratuz.


Gure taldeari, kolorebixiri, Globalizazioari buruz hitz egitea tokatu zitzaigun eta horretarako power point bat osatu genuen. Hona hemen gure lanaren laburpentxo bat:


GLOBALIZAZIOA
Globalizazioa hezkuntzan haurrei trasmititzen zaizkien edukiak errealitaterako erabilgarriak izan daitezen metodo espezifiko batzuk erabiltzea izango litzateke.


Globalizazioaren barruan, hiru ikasketa metodo aurki genitzake: interesgunea, proiektua eta ingurugiroaren ikerketa.


Interesguneak azaltzeko frutak ezagutzearen adibidea erabili genuen gure aurkezpenean. Esan beharra dago hiru fasetan banatzen dela metodologia hau. Lehenengoa helburuak kontuan hartzea da. Bigarrenik, haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertzea izango litzateke. Lekua antolatzea eta girotzea garrantzitsua da, adin horretako haurrek leku ezagunak eta zabalak behar dituzte. Jarduerak ikasgelan edo eskolako beste hainbat lekutan egin daitezke.Azkenik, aldez aurretik zenbait jarduera prestatuta edukitzea komeni da, esaterako: fruten zuzeneko azterketa, zeharkako azterketa eta esperimentatzea. Bukatzeko, esan genezake, metodologia hau, hemezortzi hilabeteko haurrekin burutzen has gaitezkela.


Proiektuak azaltzeko baratza bat egitea proposatu genuen. Hau burutu ahal izateko, lau pausu bete beharko ditugu. Lehenik eta behin, proiektua burutzeko gure asmoa zein den jakitea izango zen. Ondoren, prestakuntzarekin hasi beharko ginateke. Gero, proiektua burutzen hasiko gara. Eta azkenik, aurrera eraman dugun proiektuaren ebaluazioa egin beharko genuke.


Ingurugiroaren ikerketa deritzon proiektuaren helburua ikasleen intereseko gaien inguruan arazoak eta galderak planteatzea eta irtenbidea ematea da eurek egindako ikerketaren bidez. Ikerketaren faseak motibazioa, galderen planteamendua, hipotesiak, informazio iturriak ezartzea, informazioa bilatzea, datuak aukeratu eta antolatzea, ondorioak ateratzea, generalizazioa eta ondorioen adierazpena eta komunikazioa dira.


Aipaturiko metodo hauek helburu jakin batzuk dituzte, eta nagusiak hauek lirateke:


  • Hezkuntza bizitzarako eta bizitzatik izatea
  • Ikasteak baliogarriak izatea
  • Etorkizuneko hiritarrak heztea


Metodo globalizatzaile hauek, oro har, hainbat ezaugarri komun dauzkate, eta guk klasean modu dinamiko batetan azaldu genituen, hainbat kartel arbelean itsatsiaz euren garrantziaren arabera mailaketa bat eginez.


Ezaugarri nagusiak aipatuko ditugu jarraian.


  1. Ikasitakoaren eta ikasitako kontzeptu berrien arteko harremanak ezartzea
  2. Ikasitakoa esanguratsua eta erabilgarria izatea.
  3. Burua erabiltzea.
  4. Denbora antolatzea
  5. Jarrera positiboa izatea
  6. Asteko denbora antolatzea
  7. Aniztasuna tratatzea
  8. Ebaluaketa
  9. Metodo eta ikuspegi globalizatzaileak


IKASKUNTZA ESANGURATSUAK


Honi buruz hitz egiterako orduan, Ausubel eta bere ideiei buruz jardungo dugu.  Ausubelen ustez, ikasleek ezagutza berriak jaso eta jada badituzten ezagutzekin konparatzen dituzte, honela, jakintza horiek egonkortu edo aldatzeko.
Bertan bi ikaskuntza mota bereiz ditzakegu:   ikaskuntza esanguratsu superordenatua da, hau da, ikasleek ezagutza zaharrak beharrezkoak dituztenean berriak barneratzeko.  Bestea aldiz, subordinatua, hau da, ezagutza zahar eta berriak elkartzea ideia berri batzuk sortzeko.
Antolakuntza eta erabilerari buruz, ikaskuntza hauek egunerokotasun batean erabili eta bizi osoan zehar ikasi behar direla.  Honela, ezagutza hauek edozein momentutan berreskuratu ahal izateko.
Hau guztia bete ahal izateko, bi baldintza bete behar dira: ikasketarako materiala esanguratxua izatea eta ikasleak ikasteko jarrera izatea. Guzti honek egitura kognitiboarekin zerikusia duela azpimarratu beharra dago.
Ausubelek Ikaskuntza Esanguratsua lantzeko hainbat era azaltzen ditu, besteak beste:
-Subordinatu era: ikasleak lehen mailako ezagutza duenean, irakasleak bigarren mailakoa irakastea.
-Superordenatu era: subordinatuaren aurkako kontzeptua.
-Konbinatzailea era: ikasleei maila bereko kontzeptuak irakastea.
-Errepresentatzailea: ikaskuntza hitzezkoa eta sinbolikoa izatea haurra egozentrismoaren etapan dagoenean.
-Kontzeptuala: haurra egozentrismo etapatik irten ostean, ikaskuntza hitzezkoa eta kontzeptuala izatea.
-Proposizionala: kognitibo maila altuagoa duenean, proposizio bidezko ikaskuntzak eskaintzea irakasleak.


Eskolaren antolamentuari dagokionez, esan beharra dago ez dagoela ikaslearen aurretiko ezagutzak kontuan hartzeko bideratua. Bertan Curriculumeko edukiak irakatsi behar dira, hauek ideia orokorrak identifikatzen laguntzeko.


Amaitzeko, teoria hauek irakaskuntza arloarekin zer-nolako lotura duen azalduko dugu. Ikasleei dagokienez, aktiboa izan behar du momentuoro eta honek, irakasleak azaldutakoa ulertu duela erakutsi. Honela ez izanez gero, irakasleak berriro azaldu beharko die ikasleei beraiek uler dezaten. Behin horrela izanik, ikasleak erakutsi dezake ulertu duela ideia eta hau izango da benetako ikaskuntza. Beraz, ahozko hizkuntza oso garrantzitsua eta funtsezko da Ikaskuntza Esanguratsua erraztu eta burutzerako orduan.

Besterik gabe, honekin bukatzen dugu gaurko lanketa.